Nahia eta dagoena

Saioa Perona Balda 2026ko apirilaren 4a

'Nahia eta dagoena'. (Saioa Perona)

Aia-Orio Guka aldizkariko urtarrileko Izpiak eta Hizkiak ataleko irudia da honakoa. Saioa Perona da argazkiaren eta testuaren egilea.

Euskalmetek iragarria zuen alerta laranja kostaldean, itsasoa zakar eta haizea indar handiarekin ibiliko zela abisatuz. Eta halaxe izan zen, atal honetarako argazki bila ateratzea aitzakia hartuta, hantxe joan nintzen kamerarekin itsasgora zen orduan.

Itsasoa eta haizea zakar egon arren zerua eguzkitsu zegoen, eta horrek argazkiak ateratzeko lana atseginagoa izaten laguntzen zuen.

Hala ere, nire espektatibak bestelakoak ziren, uste nuen olatu erraldoiagoak egongo zirela, bestaldeko barra zeharkatzen duten horietakoak, baina ez zen horrelakorik pasatu. Eduki azkar eta txundigarrietara ohitu gaitu algoritmoak eta irudi horiek buruan nituela atera nintzen ni ere. Natura, ordea, ez dabil logika horren baitan. Eta horrela topatu nuen itsasoa, zakar eta indartsu bai, baina ez buruan nuen moduan. Gauza bat nahia baita, eta bestea, dagoena. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide