Nerea Mendizabalek hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean Zaraguetan

Julene Sorarrain 2026ko martxoaren 26a

Artxiboko irudian, Nerea Mendizabal.

'Eguneroko gatazkak' izenburupean, hitzaldia eskainiko du Nerea Mendizabal psikopedagogoak Zaragueta Herri Eskolan. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta zaintza zerbitzua egongo da. 

Zaragueta Herri Eskolak antolatuta, hitzaldia eskainiko du Nerea Mendizabal psikopedagogoak gaur arratsaldean. Komunikazio ez bortitzeko hezitzailea, gizarte hezkuntzako diplomatua eta psikopedagogian lizentziatua da Mendizabal, baita haur masajeko hezitzailea ere, eta gaurko hitzorduan "eguneroko gatazkak" izango ditu hizpide. 

Hala, hitzaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eskolan bertan, eta antolatzaileek zaintza zerbitzua egongo dela jakinarazi dute. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide