Herri baratzeen behin betiko zerrenda argitaratu du udalak

Julene Sorarrain

Herritar talde bat, Orioko herri baratzean. (Guka)

Amaitutzat eman dute Orioko Udalak zozketatutako 46 lursailen adjudikazio prozesua. Datozen egunetan harremanetan jarriko dira erabiltzaileekin, txabolako giltzen banaketaren berri emateko. 

Orioko Udalak pasa den asteazkenean egin zuen jendaurrean herri baratzeak adjudikatzeko zozketa, eta behin betiko zerrenda jada ikusgai dago, lotura honetan. Hori horrela izanda, 40 metro koadroko 46 lursailen adjudikazio prozesua itxitzat eman dute, eta datozen egunetan harremanetan jarriko dira erabiltzaileekin, txabolako giltzen banaketaren berri emateko.

Zerrendan zehaztuta daude, hain justu, 2tik 47ra arteko partzelen erabiltzaileak, 46 guztira. Hortik aurrerakoak, itxaron zerrendan geratu dira, eta aldaketak baleude, zerrendaren ordena erabiliko du udalak plazak banatzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide