San Jose Bandera etxera ekarri du Oriok

Intza Trula

Orioko gizonezkoen trainerua San Jose Bandera irabazita, ospatzen. (OAE)

Atzo arratsaldean jokatu zuten proba, Astilleron (Espainia). Horrez gain, zortzikoen proba ere jokatu zuten oriotarrek, eta hori ere irabazi egin zuten.

Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen traineruak San Jose Bandera irabazi zuen atzo Astilleroko (Espainia) uretan. Proba horrez gain, zortzikoena ere jokatu zuten oriotarrek, eta bertan ere azkarrenak izan ziren.

Hala, traineruetan 15:03,66ko denbora behar zuten OAEko arraunlariek helmugara heltzeko, bigarrenari 34 segundo aterata. Zortzikoen proban, berriz, 10:46,26ko denboran amaitu zituen lanak Oriok, bigarrenari minutu pasatxo aterata.

Gainera, sprint modalitateko probetan ere parte hartu zuten etxeko arraunlariek, eta horietan ere garaipena eskuratu zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide