Sahararen erresistentziaren aldeko aldarrikapenak Orioko plaza hartu du gaur eguerdian, Guerara Orio elkarteak, Ireki Begik eta Orioko Udalak antolatutako festa solidarioan. Aurten 50 urte bete dira Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutela, eta gaurkoan, sahararren "eskubide legitimoekiko konpromiso irmoa" berresterabatu dira plazan, 12:30ean irakurri duten manifestuan adierazi dutenez.
Nabarmendu dutenez, azken bost hamarkadetan "erbestearen sufrimenduaren eta itzultzeko itxaropenaren artean" bizi izan da saharar herria, eta "lurra bere jabe legitimoek" berreskuratuko duten esperantzari helduta, Sahararen "duintasunaren eta independentziaren" aldeko borroka baketsuan segituko dutela ziurtatu dute.
Nazioarteko komunitateari ere zuzendu zatzaizkie, eskatuz amai dezala kolonialismoarekin eta babestu dezala Sahararen autodeterminazioa bermatuko duen eztabaida soziala.
Manifestua irakurri ostean, Saharako janaria dastatzeko aukera izan dute herritarrek, hala nola, kuskusa, haragi pintxoak eta postreak euro 1ean salduko dituzte. Bldutako dirua Saharako kanpamentuetara bidaliko dute.