San Jose Bandera jokatuko du arratsaldean gizonezkoen traineruak

Intza Trula

Orioko gizonezkoen trainerua, 32. Oriaren Traineru Jaitsierako banderarekin. (Julene Sorarrain)

Astilleron (Espainia) jokatuko dute proba, 17:00etatik aurrera. Zortzikoen eta traineruen proba izango da; horregatik, bandera irabazteko bi horien denboren batuketa egingo dute. 

Orio Orialkiko gizonezkoen traineruak hitzordua du gaur arratsaldean, Astilleron (Espainia): San Jose Bandera egongo izango dute jokoan, hain zuzen ere, 17:00etatik aurrera.

Proba konbinatua izango da; hau da, zortzikoena eta traineruena. Hori dela eta, banderaren irabazlea nor den zehazteko traineruaren eta zortzikoaren denborak batuko dituzte. Hala, bietan parte hartuko dute oriotarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide