Orioko Futbol Taldearen asteburuko partidak

Onintza Lete Arrieta

Mendibeltz futbol zelaia. (Orioko Udala)

Asteburu honetan ere hainbat partida jokatuko dituzte herriko futbolariek Mendibeltzen nahiz kanpoko zelaietan.

Iritsi da asteburua, eta Orioko Futbol Taldeak jakinarazi du klubeko talde bakoitzak noiz, non eta zer talderen kontra jokatuko dituen jardunaldi honetako partidak. Gizonezko seniorren lehen taldeak ez beste guztiek etxean jokatuko dituzte lehiak, eta askok ez dute partidarik izango asteburu honetan. 

Hona hemen asteburuko norgehiagokak:

Martxoak 21, larunbata

  • 09:00. Kadeteen lehenengo maila Kukuarri: Orioko FT-Kostkas D
  • 11:00. KInfantilen lehenengo maila: Orioko FT-Mutriku B
  • 12:30. Gorengo kadetea: Orioko FT-Urnieta 
  • 15:00. Infantil txiki: Orioko FT-Igeltegi
  • 17:00. Ohorezko jubenila: Orioko FT-Real Union
  • 19:00. Erregionalen lehenengo maila: Orioko FT-Tolosa B

Martxoak 22, igandea

  • 17:00. Jubenilen lehenengo maila: Orioko FT-ST Lizeoa 
  • 12:30. Gizonezkoen Ohorezko Erregionala: Oiartzun-Orioko FT (Karla Lekuona, Oiartzun)
  • 15:30. EInfantil neskak F8: Orioko FT-Antiguoko
  • 19:00. Emakumezkoen Ohorezko Erregionala: Orioko FT-Oiartzun

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide