Inklusioaren eta Aniztasunaren Europako Hiriburua sarietarako izendapena jaso du Orioko Udalak

Julene Frantzesena 2026ko martxoaren 21a

Orioko udaletxea. (Onintza Lete Arrieta)

Europako Batzordeak banatzen dituen sarietan 50.000 biztanletik beherako udalerrien multzoan da Orio hautagai, beste lau udalerrirekin batera. Apirilaren 21ean izango da sari banaketa ekitaldia, Bruselan.

Inklusioaren eta Aniztasunaren Europako Hiriburua saria jasotzeko hautagaietako bat da Orioko Udala. Europako Batzordeak sustatutako sari horiek udalek berdintasunaren, inklusioaren eta aniztasunaren alde egiten duten lana aitortzea dute xede.

50.000 biztanletik beherako udalerrien multzoan izendatu dute Orio finalista, beste lau udalerrirekin batera. Hautagaien artean dira Gipuzkoako beste bi herri ere: Errenteria eta Azpeitia. Horiez gain, Galiziako San Xoan de Rio eta Italiako Mariscovetere sartu dituzte izendatuen zerrendan. Hain zuzen ere, epaimahaiak urrezko, zilarrezko nahiz brontzezko sari bana banatuko du horien artean.

Apirilaren 21ean izango da sari banaketa ekitaldia Bruselan, eta orduan jakinaraziko dituzte zein udal diren sarituak. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide