Bihar ez da osteguneko azokarik izango

Julene Sorarrain

Artxiboko irudian, ostegunetako azoka.

Jaieguna dela eta, ostegunetako ohiko azokarik ez da izango bihar.

Bihar, martxoak 19, jaieguna da, eta udalak jakitera eman duenez, ez da ostegunetako ohiko azokarik izango. Bi aste barru, halaber, Ostegun Santua izango da, eta egun horretan ere ez da ohiko azokarik izango.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide