Orioko infantil eta kadete mutilak garaile, batel ligako bederatzigarren jardunaldian

Julene Sorarrain 2026ko martxoaren 16a

OAEko arraunlariak, Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldian. (Julene Sorarrain)

Igandean Getarian jokatzekoa zen Gipuzkoako Batel Ligako bederatzigarren jardunaldia Legutiora (Araba) lekualdatu zuten, itsasoaren egoera txarrarengatik. Hala eta guztiz ere, txandaka eta bost kaleetara jokatu zituzten estropadak Arabako uretan, eta OAEko infantil eta kadete mutilak garaipenarekin itzuli ziren etxera. 

Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldiz betetako asteburua gorabeheratsua izan da Orio Arraunketa Elkartearentzat. Izan ere, larunbatean Oreretan (Gipuzkoa) jokatzekoa zen zortzigarren jardunaldia bertan behera geratu zen ibaiaren egoera txarragatik. Igandean, aldiz, Getariak hartu behar zuen bederatzigarren jardunaldia, baina eguraldi eskasagatik Legutiora (Araba) lekualdatu zuten hitzordua. 

Hori horrela, eguraldia lagun izan ez arren, txandaka eta bost kaleetara jokatu zituzten estropadak Arabako uretan. Orioko klubak guztira bederatzi batel aurkeztu zituen eta askotariko emaitzen artean, azpimarratzekoak dira infantil eta kadete mutilen garaipenak. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide