Gizonezko seniorrek igandean jokatu zuten partida Elgoibar CD taldearen kontra etxetik kanpo, eta porrotarekin itzuli ziren Oriora, 4-0 hartu baitzituzten menpean elgoibartarrek. Sailkapenean behealdean jarraitzen du Orioko F.T., 14. postuan, 24 punturekin. Asteburu honetan, aldiz, Mendibeltzen jokatuko dute Hernani CD taldearen aurka.
Emakumezko seniorrek ere igandean izan zuten partida, haiek ere etxetik kanpo, Aiztondo taldearen aurka, eta gizonezkoak bezala, porrotarekin itzuli ziren etxera, 3-0 emaitzarekin. Sailkapenean ere behealdean dira oriotarrak, 13. postuan, 23 punturekin. Etxean jokatuko dute aste honetan partida, Oiartzunen kontra.