Orio bigarren sailkatu da San Pedroko XVII. Test Estropadan

Mireia Galarza Bastida

Orioko lehen ontzia, larunbateko proban. (OAE)

Donostiarra sailkatu zen lehen postuan, baina segundo azpiko tartearekin. Etxeko beste bi traineruek hamargarren eta 23. egin zuten. 

Atzo jokatu zuten Orioko hiru traineruek San Pedroko XVII. Test Estropada, eta askotariko emaitzak eskuratuta itzuli ziren etxera.

Emaitza onena Orioko lehen traineruak lortu zuen, bigarren sailkatu baitzen. Donostiarrak irabazi zuen lehia, 20:10,22ko denbora lortuta, eta handik ia segundora helmugaratu zen Orio (20:11,11). Getariako Esperantza ontziak, aldiz, Orio baino bederatzi segundo gehiago behar izan zituen proba amaitzeko (20:20,10). Sailkapenean pixka bat beherago aurkitu daitezke etxeko beste ontziak, zehazki, hamargarren postuan Orioko bigarrena (21:10,95) eta 23. postuan Orioko hirugarren ontzia (22:30,58). Nesketan, aldiz, Tolosaldea gailendu zen proban. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide