Atzo, martxoak 11, ospatu zuten Orioko Jubilatu eta Pentsionisten Eguna ia 200 lagunek; izan ere, jubilatuen elkarteak jakinarazi du 192 herritar elkartu zirela bazkaritan. Ohiturari jarraituz, eguerdian meza izan zen parrokian, eta 14:00etan, bazkaria Aginagako Errasti sagardotegian. Beti bezala, autobusean egin zuten harako joan-etorria, eta bazkalondoan musikarik ez zela falta izan azaldu dute, eta beti bezala, "oso gustura" ibili zirela.