Bihar egingo du Orio Arraunketa Elkarteak ohiko batzar nagusia

Onintza Lete Arrieta

Orain bi urte, ezohiko batzarra egin zutenean Arraunetxen. (Joxemari Olasagasti)

Ohi bezala, iazko balantzea egingo dute elkarteko bazkideen aurrean, baita 2026ko aurrekontuari buruzko azalpenak eman ere. Horiek, amaieran, galderak eta eskariak egiteko aukera edukiko dute. 

Orio Arraunketa Elkarteak bihar egingo du urteko ohiko batzarra. 18:30ean hasiko da bilera Arraunetxeko areto nagusian, eta gai zerrenda urteroko puntuek osatuko dute: aurrena azken batzarreko akta irakurri eta onartuko dute; ondoren, iazko urteko balantzea egingo dute; azkenik, aurtengo aurrekontuaren berri emango dute. 

Bazkideek, amaieran, galderak eta eskariak egiteko aukera edukiko dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide