Joxe Arregi teologoak hitzaldia emango du datorren astelehenean Salatxo aretoan

Onintza Lete Arrieta 2026ko martxoaren 11

Joxe Arregi teologo azpeitiarra. (Erein)

Nola hitz egin Jainkoaz gaur, sinesgarritasunik galdu gabe? izenburua jarri diote hitzaldiari, eta jakinarazi dute sarrera librea izango dela aretoa bete arte. 

Hiru herritarrek antolatuta, Joxe Arregi teologoak hitzaldia eskainiko du Orion martxoaren 16an, astelehenarekin, 19:00etatik aurrera Salatxo aretoan. Nola hitz egin Jainkoaz gaur, sinesgarritasunik galdu gabe? izenburua jarri diote, eta hitzaldirako sarrera librea izango dela azaldu dute antolatzaileek, aretoa bete arte. 

Joxe Arregi (Azpeitia, 1952) Parisko Institutu Katolikoan Teologian lizentziatu eta doktoratu zen, eta Gasteizko eta Deustuko Teologia Fakultateetan irakasten du. Frantziskotar ohia da eta hainbat lan ditu argitaratuak, tartean Jainkoa, jaun goikoaz harago liburua. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide