Asteburu gazi-gozoa Orioko Futbol Taldearentzat

Julene Sorarrain

Orioko Futbol Taldeko senior neskak. (Orioko FT)

Emakumezko seniorrek 3-0 irabazi dute etxean, Landetxa taldearen aurka. Gizonezkoek ere etxean jokatu dute, baina 0-1 emaitzarekin amaitu dute jardunaldia, Beti Gazte taldearen aurka jokatu ostean. 

Orioko Futbol Taldeko bi talde seniorrek emaitza gazi-gozoak lortu dituzte asteburu honetan, izan ere, garaipena eta porrota erdietsi dituzte. Emakumezkoek Landetxa taldea hartu zuten etxean atzo, eta 3-0 irabazi zuten partida. Sailkapenean hamabigarren postuan jarraitzen dute oriotarrek, 23 punturekin. Bi puntura dute 11. postua. Asteburu honetan, aldiz, etxetik kanpo arituko dira, sailkapenean hamabosgarren dagoen Aiztondo taldearen aurka. 

Gizonezkoak ez ziren hain fin ibili, Beti Gazte taldearen aurka 0-1 galdu baitzuten etxean atzo. 24 punturekin, hamalaugarren postuan dira oriotarrak, eta bi puntura dute 13. postua. Hurrengo hitzordua etxetik kanpo izango dute, igandean, Elgoibarren kontra. Sailkapenean seigarren postuan daude horiek, 39 punturekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide