Oriaren 32. Traineru Jaitsiera, irudietan

Julene Sorarrain

Atzo arratsaldean jokatu zuten hitzordu klasikoa Orioko uretan. Hainbat jarraitzaile bertaratu ziren estropadak jarraitzera, zubitik nahiz errio alboko pasealekutik.

32. Oriaren Traineru Jaitsiera jokatu zuten atzo arratsaldean Orioko uretan. Guztira 78 ontzi uretaratu ziren, sei kategoriatan banatuta: inklusiboak, llagut ontziak, jubenilak, beteranoak, emakumezkoak eta gizonezkoak, zehazki. 

Jokoan zeuden hiru banderetatik, bi Orion geratu dira, gizonezkoena eta beteranoena, hain justu. Orio Arraunketa Elkarteak eta Badok 13k irabazi zituzten bandera horiek, eta emakumezkoen kategorian, berriz, Donostiako Arraun Lagunak taldea nagusitu zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide