Orioko lekukoen zozketa egingo du Korrika Batzordeak biharko bileran

Julene Sorarrain

Artxiboko irudian, Orioko Korrika.

Bilera irekia izango da, eta nahi duten herritar guztiek parte hartzea izango dute bertan. Hitzordua 18:00etan izango da, Salatxo aretoan.

Herriz herri martxan jartzen hasiak dira martxoaren 19an hasiko den 24. Korrika antolatzeko, eta Orion, bihar arratsaldean izango da datorren bilera. Bilerak irekiak dira, eta beraz, nahi duten herritar guztiek parte har dezakete bertan. Gainera, ostegun honetan egingo dute lekuko hartzeen zozketa, eta gerturatzen direnek zein leku egokitu zaien jakingo dute.

Hitzordua martxoaren 5ean izango da, ostegunarekin, 18:00etan Salatxo aretoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide