Palestina-Orio elkartasun taldeak elkarretaratzera deitu du ostiral iluntzerako

Julene Sorarrain

Palestina-Orio taldeak plazan egindako elkarretaratze bat. (Julene Sorarrain)

Palestinar herriari elkartasuna adierazteko asmoz, elkarretaratzera deitu du Palestina-Orio elkartasun taldeak. Ostiralean izango da hitzordua, 19:30ean, Herriko Plazan. 

Palestina-Orio elkartasun taldeak deituta, elkarretaratzea egingo dute ostiral iluntzean Herriko Plazan, Palestinar herriari elkartasunez lelopean. Hain justu, palestinar herriarekiko elkartasuna adieraztea da helburua, "giza eskubideak, bakea eta justizia" aldarrikatuz. 

Hala, ostiralean, arratsaldeko 19:30ean bilduko dira, Herriko Plazan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide