Jose Luis Saiesek Espainiako Ergometro Txapelketa irabazi du, beteranoen mailan

Julene Sorarrain

Jose Luis Saies ,garaipena ospatzen, Espainiako Ergometro Txapelketan. (utzitakoa)

Pasa den asteburuan jokatu dute Espainiako Ergometro Txapelketa Cartagenan, eta Orio Arraunketa Elkarteko ordezkariak marka hoberena lortu du beteranoen kategorian.

Pasa den asteburuan Espainiako Ergometro Txapelketa jokatu dute Cartagenan (Espainia), eta Orio Arraunketa Elkarteko Jose Luis Saiesek garaipena eskuratu du bertan. Hain justu, beteranoen kategorian lehiatu da oriotarra, eta marka onena lortu du, zehazki, 00:03;40,06 denbora. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide