Herriko Plazako bankuak barnizatuko dituzte gaur, asteartea

Onintza Lete Arrieta

Herriko Plaza. (Guka)

Orioko Udalak ohar bidez abisatu du plazako eserlekuak ez direla erabilgarri egongo erabat lehortu arte. Seinaleak jarriko dituzte, herritarrek horren berri izan dezaten.

Orioko Udalak herritarrei jakinarazi die gaur, asteartea, Herriko Plazako bankuak barnizatuko dituela, eta beraz, ez direla erabilgarri egongo erabat lehortzen diren arte. Aurreikuspenen arabera, lanak gaur bertan bukatuko dituzte, baina baliteke bihar arte luzatzea. 

Langileek seinaleak jarriko dituzte, herritarrek horren berri izan dezaten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide