Lehenengo jaitsieran, garaipena

Onintza Lete Arrieta 2026ko martxoaren 2a

Orioko arraunlariak, atzo, Castroko Jaitsierako banderarekin. (OAE)

Castroko Jaitsiera jokatu zuen atzo Castro Urdialesen (Espainia) Orioko gizonezkoen lehen ontziak. Traineruarentzat denboraldiko aurreneko proba zen, eta Iker Zabalaren mutilak zazpi segundoko aldearekin nagusitu ziren.

Orio Arraunketa Elkarteko gizonezko seniorren traineruak atzo jokatu zuen denboraldiko aurreneko lehia Castro Urdialesen (Espainia), Castroko Jaitsieran parte hartuta. Parte hartu, eta baita irabazi ere. Oriotarrak izan ziren bizkorrenak, izan ere, estropada osatzen. 26:57 denbora egin zuten, Zierbenak baino ia zazpi segundo arinago (27:04), eta Bermeoren oso aurretik (27:25). 

Orio B ontzia ere bikain ibili zen, laugarren denbora onena egin baitzuen, 27:37, hain zuzen. Guztira 21 talde lehiatu ziren gizonetan. 

Emakumezkoetan bost talde bakarrik uretaratu ziren –Oriok ez zuen parte hartu–, eta garaipena Astillerorentzat izan zen, 15:14 denborarekin. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide