Asteburu gazi-gozoa Orioko Futbol Taldearentzat

Julene Sorarrain 2026ko martxoaren 2a

Orioko Futbol Taldeko gizonezko seniorrak, Euskalduna taldearen aurkako partida batean. (OFT)

Orioko Futbol Taldeko gizonezkoek 3-4 irabazi diete etxetik kanpo Mutrikuko jokalariei, eta emakumezkoek, berriz, 3-1 galdu dute, etxetik kanpo, Urola kirol taldearen aurka.

Ohorezko Mailako ligako jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan Orioko Futbol Taldeko emakumezko eta gizonezko seniorrek. Etxetik kanpo aritu dira bi talde nagusiak, eta emaitza gazi-gozoak lortu dituzte.

Emakumezkoek Urola kirol elkarteko jokalariak izan dituzte aurkari, eta 3-1 emaitzarekin itzuli dira etxera, sailkapen orokorrean hamabigarren postua eskuratuz. Gizonezkoek, aldiz, 3-4 irabazi dute Mutrikuren aurka, eta sailkapenean hamalaugarren postuan daude.

Bi talde nagusien hurrengo jardunaldiak datorren asteburuan izango dira, hain zuzen, martxoaren 8an, igandearekin. Emakumeek etxean jokatuko dute norgehiagoka, Landetxa taldearen aurka. Gizonezkoek ere etxean izango dute partida, Beti Gazteren aurka.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide