Orioko senior gizonak nagusi gaurko batel jardunaldian, Orion

Onintza Lete Arrieta

Zarautz Arraun Elkarteak antolatuta jokatu dituzte estropadak errioan gaur eguerdian. 

Orion jokatu dute gaur Gipuzkoako Batel Ligako zortzigarren jardunaldia, Zarautz Arraun Elkarteak (ZAE) antolatuta, eta Oriok hamabi ontzi uretaratu ditu, tartean baita senior gizonezkoena ere. Garaipena eskuratu dute horiek, gainera. 

Infantil mutiletan ere Orio A izan da bizkorrena, eta hirugarren egin du Orio B taldeak. Infantil neskak bosgarren izan dira, eta promesa mutiletan ere garaipena eskuratu du A ontziak, eta bosgarren eta bederatzigarren izan dira B eta C ontziak. Promesa neskak ez dira hain fin ibili, 14. izan baita B ontzia, 16. C ontzia, eta 20., azkenik, A ontzia (deskalifikatua izan da). Jubenil mutiletan, seigarren egin du Oriok. 

Azkenik, senior gizonezkoetan, esan bezala Orio Ak irabazi du estropada, eta B ontziak bigarren egin du. 

(Gizonezko seniorren argazkia: OAE)

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide