Danbolineko biolin, piano eta kantuko ikasleek kontzertua eskainiko dute ostiral honetan

Onintza Lete Arrieta 2026ko otsailaren 25a

Artxiboko irudian, ikasleen emanaldi bat Kultur Etxean. (Aitziber Arzallus)

Kultur Etxean izango dira emanaldiak, eta saioa irekia izango da herritar guztientzat. Musika eskolako ikasleek azken hilabeteetan landutako piezak interpretatuko dituzte, "egindako lana eta ilusioa publikoarekin partekatzeko".

Danbolin musika eta dantza eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute ostiral iluntzean Kultur Etxean, 19:00etan hasita. Biolin, piano eta kantuko ikasleak igoko dira oholtzara, eta saioa irekia izango da herritar guztientzat. 

Musika eskolako ikasleek azken hilabeteetan landutako piezak interpretatuko dituzte, "egindako lana eta ilusioa publikoarekin partekatzeko".

Egitaraua honakoa izango dela jakinarazi dute:

  • Irati Txintxurreta eta Julen Txintxurreta: La chaise a’porteus op. 55 zb. 2. – C. Chaminade
  • Julen Lekuona: Danza de la moza donosa (Danzas Argentinas zb.2.) – A. E. Ginastera
  • Maddi Etxeberria eta Martin Daly: Danse espagnole zb.2. – M. Moszkowski
  • Andoni Lertxundi eta Lierni Irizar: Liebesleid – Kreisler
  • Jon Salsamendi: Invention 1 in C Major BWV 772 – J. S. Bach; Estude Op. 29, n. 11 – H. Bertini; Sonatina n. 1 in C Major K 439b, Viennesa (Allegro eta Adagio) – W. A. Mozart
  • Kantuko ikasleek honako abestiak kantatuko dituzte: Zeruan eder ilargia – Aita Donostia; Alma, corazón y vida – A. Flores; Lau teilatu – Mold.: J. Elberdin.  Piano laguntzailea: Julen Lekuona. Zuzendaria: Izarra Aristi.
  • Ane Blazquez: Etude Op. 72. n. 5 – M. Moszkowski; Preludio y fuga n. 8, BWV 877 – J. S. Bach; Sonata n. 15 Op 28. Allegro – Beethoven; Etude Op. 10 n. 6 – Chopin; La serenade interrompeu – Debussy

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide