Orio gune tentsionatu izendatzeko eskaeraz ariko dira biharko udalbatzarrean

Julene Sorarrain 2026ko otsailaren 25a

Orioko abenduko ezohiko udalbatzarra. (Oier Arregi)

Otsaileko ohiko bilkura 19:30ean hasiko da eta, ohi bezala, atari honetan zuzenean ikusteko aukera egongo da.

Otsaileko ohiko udalbatzarra egingo dute bihar Orioko udaletxeko udalbatzar aretoan, 19:30ean hasita. Ohi bezala, atari honetan zuzenean jarraitu ahalko da bilkura.

Arratsaldeko udalbatzarrak zortzi puntu edukiko ditu, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailari eskatzea has dezala Orioko udalerria bizitegi merkatu tentsionatuko eremu deklaratzeko prozedura.

  1. Kontu ematea, udal aurrekontu propioaren 11/2025 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu transferentzia modalitatean. 
  2. 2025eko laugarren hiruhileko berankortasun txostenaren berri ematea. 
  3. Berri ematea, udal aurrekontu propioaren 1/2026 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu txertaketa modalitatean. 
  4. Onartzea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 2/2026 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu transferentzia modalitatean. 
  5. Onartzea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 3/2026 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarria modalitatean. 
  6. Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, 3.4 "Arrantzale kalea, 2" eta 3.5 "Eusko Gudari kalea, 26" unitateak -2 babes akustiko bereziko zonaren adierazpenean sartzea. 
  7. Onartzea, egoki bada, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailari eskatzea has dezala Orioko udalerria bizitegi merkatu tentsionatuko eremu deklaratzeko prozedura. 
  8. Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide