Badok 13 beteranoen ontziak irabazi du Hondarribiako Traineru Jaitsiera

Julene Sorarrain

Badok 13 beteranoen trainerua garaile, Hondarribiako XXVI. Jaitsieran. (Badok 13)

Pasa den larunbatean jokatu zuten estropada, eta beteranoen A ontziak helmuga lehenengo postuan zeharkatzea lortu zuen. B taldeak, berriz, zortzigarren egin zuen. 

Orioko Badok 13 beteranoen lehen traineruak garaipena lortu zuen joan den larunbatean, Hondarribiako XXVI. Traineru Jaitsieran. Hain zuzen ere, 15'10"07ko denborarekin irabazi zuten estropada, eta 11"66 segundoko aldea atera zien Mundakako arraunlariei. 

Bestalde, Badok 13ko bigarren ontziak ere jardunaldi "bikaina" egin zuen, izan ere, zortzigarren postuan sailkatu zen 17'20"53ko denborarekin. 

Taldeko kideek kontatu dutenez, "sasoi betean" dabiltza denboraldi honetan, eta "ilusio handiz" ari da lanean. Martxoaren 7an, larunbatarekin, parte hartuko dute beteranoen bi ontziek Oriaren 32. Traineru Jaitsieran, eta taldea "oso motibatuta" dago etxeko uretan "emaitza bikainak" lortzen jarraitzeko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide