Bere onera itzuli da AP-8 errepidea, Orio inguruan matxuratutako kamioi batek hainbat orduz zirkulazioa moteldu ondoren

Onintza Lete Arrieta 2026ko otsailaren 23a

Matxuratutako kamioia dagoen puntua, mapan.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaritzak emandako datuen arabera, eguerdian su hartu du kamioi batek 28. kilometroan, Bilborako noranzkoan, eta errepidea itxita eduki dute minutu luzez. Ondoren errei bat egon da itxita, eta orain gutxi zabaldu dute hori ere.  

AP-8 errepidean ilara luzeak eragin ditu eguerdian matxura izan duen kamioi batek. Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaritzak emandako datuen arabera, su hartu du kamioi batek 28. kilometroan, Orio inguruan, Bilborako noranzkoan, eta errepidea itxi egin behar izan dute minutu luzez. 

Gero erreietako bat ireki dute, baina bost kilometroko ilarak ere sortu dira, eta orain gutxi lortu dute errepidea osorik irekitzea. 

(Azken eguneraketa: 18:33ean)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide