Euskadiko Federazioak antolatutako aulki mugikorreko norgehiagokan aritu dira Orioko 31 ontzi

Onintza Lete Arrieta

Orioko arraunlariak eta entrenatzaileak, atzo, Legution. (OAE)

Legution (Araba) lehiatu ziren atzo sei elkarte, eta oriotarrek 13 garaipen eskuratu zituzten. 

Arraunketako Euskal Federazioak antolatuta, aulki mugikorreko lehenengo norgehiagoka jokatu zuten atzo, igandea, Legution (Araba) sei elkartetako ontziek. Donostiarra, Ur Kirolak, Arraun Lagunak, San Juan Koxtape, Hondarribia eta Orio Arraunketa Elkartea azaldu ziren elkarteen prestakuntza testatzeko Euskadiko Federazioak antolatzen duen hitzordura, eta  Orio AEk 31 ontzi uretaratu zituen.

Beste behin, emaitza onak lortuta itzuli ziren etxera oriotarrak, 13 ontzi azkarrenak izan baitziren beren kategorian. Zortzi ontzi bigarren sailkatu ziren, sei ontzi hirugarren, ontzi bat laugarren, eta 3 ontzi, bosgarren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide