Orioko infantilak izan dira azkarrenak bateletan, eta beteranoak traineru jaitsieran

Maddi Txintxurreta 2026ko otsailaren 22a

Orio B eta Zumaiako beteranoak lehian, Hondarribiko traineruen jaitsieran. (OAE).

Donibane Lohizunen jokatu zuten atzo goizean Gipuzkoako batel ligako zazpigarren jardunaldia, eta Hondarribian, berriz, traineru jaitsiera. Orioko Arraunketa Elkarteko ontziak maila ona erakutsi zuten beste behin ere. 

Donibane Lohizunen (Lapurdi) jokatu zuten atzo Gipuzkoako batel ligako zazpigarren jardunaldia. 15:30etik aurrera aritu ziren ontziak lehian, eta Orioko Arraunketa Elkarteko taldeek lan ona egin zuten, bereziki infantil mailako mutilek: lehenengo sailkatu zen Orio A taldea, eta bigarren Orio B.

Infantil neskatan, berriz, bederatzigarren egin zuten oriotarrek. Promesa mutiletan garaipena lortu zuen Orio A-k eta seigarren egin zuen B batelak. Promesa neskatan, aldiz, bederatzigarrena izan zen Orioren A ontzia, hamabigarrena Orio C eta hamalaugarrena Orio B. 

Traineruetan, beteranoak aurretik

OAEko beteranoek eta gizonezkoek Hondarribian (Gipuzkoa) izan dute asteburu honetako hitzordua: Hondarribiako XXVI. Traineru Jaitsiera. Beteranoetan, Orio A taldeak helmuga lehenengo postuan zeharkatzea lortu zuen, eta B taldeak, berriz, zortzigarren egin zuen. Gizonen Orio B taldea, aldiz, ez zen nahi bezain fin aritu: hamalaugarren egin zuen hamasei taldek osatu zuten sailkapenean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide