Supituki talde bilbotarrak bat-batekotasunean oinarritutako antzezlan bat eskainiko du gaur iluntzean, Etxeluze gaztetxean. Antolatzaileen esanetan, "istorioak bat-batean, ustekabean, zirt batean sortzen dituzte", eta ikusleak "sorkuntzaren funtsezko parte" bihurtzen dituzte, beraiek idatzitako esaldietatik abiatuta sortzen dituztelako istorioak. "Umorea, sormena eta benetako magia eszenikoa puri-purian", azpimarratu dute.
Ikuskizuna gaur izango da, ostiralarekin, 19:30ean, eta sarrerak 3 euroan jarriko dituzte salgai.