Luizia izan da Oriotik Zarautzerako N-634 errepidean

Onintza Lete Arrieta 2026ko otsailaren 17a

Lurra erori da errepidera Oriotik Zudugarairako igoeran, aldapa igotzeko bi errei dauden eremuan, eta horregatik, mendialdeko erreia itxi egin dute. Gutxienez bihar arte jarraituko du itxita errei horrek.

Euri asko ari da egiten egunotan, eta luiziak ari dira sortzen han-hemenka. Oriotik Zarautzera arteko N-634 errepidean, esaterako, Zudugaraira aldapa igotzeko bi errei dauden tokian lurra erori da erreietako batera, eta hura itxi egin behar izan dute. Hala, errei bakarra dago gora egiteko, eta beste bat, behera joateko. 

Gutxienez bihar arte jarraituko du itxita mendialdeko erreiak, eta beraz, arretaz gidatzea komeni da inguru horretan. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide