Orioko Futbol Taldeko mutilak etxetik kanpo lehiatu dira asteburuan, eta 1-1 berdindu dute Anaitasuna taldearen aurka. Emakumezkoek, berriz, atsedena izan dute asteburu honetan.
Hala, sailkapenari begira, Ohorezko Mailan hamalaugarren postuan jarraitzen dute une honetan gizonezkoek, eta emakumeek, berriz, hamabigarren.
Datorren asteburuan Urola KE taldearen aurka ariko dira gizonezkoak etxean –hamahirugarren da talde hori sailkapenean–, eta Ostadarren kontra, berriz, emakumezkoak, baita etxean ere.