Oria Bizi elkarteak helduentzako ate irekiak antolatu ditu aurten ere "aisialdiko eta ongizaterako arrauna" probatzeko, eta aurreneko aukera ostiral honetan 15:30ean, 16:30ean eta 17:30ean izango da. Bigarrena astebete pasatxora, hilaren 28an, larunbatarekin, 10:30ean, 11:30ean eta 12:30ean.
Elkarteko kideek jakinarazi dute txanda bakoitzean gehienez hamar pertsona hartuko dituztela, eta 18 urtetik hasita, adin mugarik ez dagoela beraiekin uretaratzeko.
Parte hartu nahi duenak, hori bai, izena aurrez eman beharko du oriabizi2022@gmail.com helbide elektronikora idatzita, edo telefonoz, 722 20 18 44 zenbakira deituta.