Gipuzkoako Batel Ligako seigarren jardunaldia jokatzekoak ziren bihar dozenaka ontzi Donostiako uretan, baina antolatzaileek jakinarazi dutenez, bertan behera gelditu da biharko hitzordua.
Eguraldi txarra dela eta suspenditu izan dituzte gehiagotan arraun saioak, baina dirudienez, oraingoan arrazoia bestelakoa da: Kaiarriba-Donostiarra elkarteak ez du dagokion baimena lortu programatutako datarako.
Oraingoz, ez dute informazio edo xehetasun gehiago helarazi.