Asteburua iristear da, eta Orioko Futbol Taldeak jakinarazi du klubeko talde bakoitzak zer talderen kontra eta noiz jokatuko dituen partidak. Hona hemen asteburuko norgehiagokak:
Otsailak 14, larunbata
- 09:00. Gorengo kadetea: Orioko F.T. - Trintxerpe C.D.
- 11:00. Erregionalen lehenengo maila: Aloña Mendi B - Orioko F.T. (Azkoagain, Oñati).
- 11:00. Infantil Txiki: Touring C.D: - Orioko F.T. (Fanderia, Errenteria).
- 11:30. Infantil neskak F8: Orioko F.T. - Zestoa K.B.
- 15:00. Kadeteen lehenengo maila Kukuarri: Texas Lasartearra C.F. - Orioko F.T. (Michelin, Lasarte).
- 17:00. Gizonezkoen Ohorezko Erregionala: Orioko F.T. - Anaitasuna C.D.
Emakumezkoen senior taldeak, ohorezko jubenilek, jubenilen lehenengo mailak, emakumezkoen ohorezko kadeteek, infantil handiek eta infantilen lehenengo mailak atsedena izango dute asteburu honetan.