Orio Eragin eskubaloi taldeak zenbait partida jokatuko ditu asteburu honetan Karelan nahiz etxetik kanpo. Tartean, emakume seniorrek Euskal Ligako jardunaldia jokatuko dute ostiralean, 20:30ean hasita, Urdaibai Bilboats taldearen aurka.
Hona hemen asteburuko eskubaloi partiden zerrenda:
Otsailak 13, ostirala
- 20:30. Seniorren Euskal Liga: Zuhegan Orio - Urdaibai Bilboats.
Otsailak 14, larunbata
- 10:00. Jubenilen Euskal Liga: Dhemen Zipri Orio - Creados Pulpo.
- 15:30. Kadeteen Euskal Liga: Muskiz Urdina - Atxega Sukia Orio (Muskiz).