Gizonezko seniorrek igande arratsaldean jokatu zuten partida Amaikak Bat taldearen kontra Donostian, eta porrotarekin itzuli ziren etxera, 1-0 hartu baitzituzten menpean donostiarrek. Sailkapenean behealdean jarraitzen du Orioko F.T., 14. postuan, 20 punturekin. Asteburu honetan, aldiz, Mendibeltzen jokatuko dute Anaitasuna CD taldearen aurka.
Emakumezko seniorrek ere igandean izan zuten partida, haiek ere etxetik kanpo, Irauli Bosteko taldearen aurka, eta gizonezkoak bezala, porrotarekin itzuli ziren etxera, 3-1 emaitzarekin. Sailkapenean ere behealdean dira oriotarrak, 12. postuan, 17 punturekin. Etxean jokatuko dute aste honetan partida, Ostadarren kontra.