Emaitza onekin itzuli dira herrira batel ligako jardunaldian aritutako Orioko arraunlariak

Juan Luis Romatet

Orioko batela, pasa den asteburuan Zumaian jokatutako jardunaldian. (Maria Maya Manterola)

Pasaian jokatu zuten atzo goizean Gipuzkoako batel ligako bosgarren jardunaldia. Orioko Arraunketa Elkarteko ontziak maila ona erakutsi zuten beste behin ere. 

Pasaiako badiak hartu zuen atzo Gipuzkoako batel ligako bosgarren jardunaldia. Goizeko 11:00etatik aurrera aritu ziren ontziak lehian.

Orioko Arraunketa Elkarteko ontziek lan ona egin zuten, oro har, eta batzuk garaipenak ere erdietsi zituzten beraien estropadetan. Infantil mutiletan, Orio B bigarren izan zen eta A ontzia hirugarren. Infantil neskatan, berriz, laugarren egin zuten oriotarrak. Promesa mutiletan garaipena lortu zuen Orio A-k eta seigarren egin zuen B batelak. Promesa neskatan, aldiz, bosgarrena izan zen Orioren A ontzia, hamalaugarren Orio C eta hamaseigarren Orio B. Amaitzeko, maila absolutuko Orioren batela bigarren izan zen gizonetan.

Donostian jokatuko dute datorren larunbatean, hilaren 16an, ligako seigarren jardunaldia. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide