Palestinako egoera "larri, krudel eta jasangaitza" salatu dute Herriko Plazan

Julene Sorarrain

Palestina-Orio elkartasun taldeak deituta, elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo iluntzean Herriko Plazan, "isiltasunari aurre egiteko, memoriari eusteko eta justizia aldarrikatzeko". Taldeak jakinarazi duenez, hileko lehen ostiraletan bilduko dira aurrerantzean, 19:30ean, plazan.

Palestina-Orio elkartasun taldeak beste behin salatu du Israel Palestinan burutzen ari den genozidioa. Hain zuzen ere, atzo bildu ziren Herriko Plazan, eta hainbat herritarren babesa jaso zuten elkarretaratzean, baita udaleko ordezkariena ere. 

Hala, taldeak zehaztu duenez, aurrerantzean hileko lehen ostiraletan bilduko dira, leku eta ordu berean, Israelek Palestinan burutu duen eta oraindik burutzen ari den genozidioaren irudi beldurgarriak "desagertu" ez daitezen, eta egoera "larri, krudel eta jasangaitz" horren aurrean, isilpean ez geratu ez daitezen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide