Herritarrek hilabete amaieran jasoko dute etxean Aparkatzeko Udal Txartela

Julene Sorarrain 2026ko otsailaren 8a

Ibilgailuak aparkatuta, Eusko Gudarien kalean. (artxiboko irudia)

Denboraldi ertaina apirilaren 1ean hasiko da, eta ordurako ezinbestekoa izango da txartel berria autoan itsatsita eramatea.

Orioko Udalak jakinarazi duenez, herrian erroldatutako ibilgailuek hilabete amaieran jasoko dute etxean Aparkatzeko Udal Txartela, baldin eta zirkulazio zerga helbideratuta badute. Denboraldi ertaina apirilaren 1ean hasiko da, eta ordurako ezinbestekoa izango da txartel berria autoan itsatsita eramatea.

Zirkulazio zerga helbideratuta ez dutenek, aldiz, martxoaren 31ra arteko epea izango dute borondatez ordaintzeko. Ordainketa elektronikoki edo udaletxeko harreran egin ahal izango dute; eta txartela udaletxeko harreran bertan jasoko dute..

Berriki matrikulatu diren ibilgaiuen kasuan, urteko edozein unetan eskatu ahal izango dute Aparkatzeko Udal Txartela, udaletxeko harreran.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide