Orio Eragin eskubaloi taldearen asteburuko partidak

Julene Sorarrain

Orio Eragin eskubaloi taldea, entrenamendu batean. (Orio Eragin)

Orio Eragin taldeko jokalariek zenbait partida jokatuko dituzte asteburu honetan, etxean nahiz kanpoan. Etxekoak Karela kiroldegian izango dira. Emakume seniorrek Euskal Ligako jardunaldia izango dute larunbatean, Irauli Eskubaloia taldearen aurka.

Orio Eragin eskubaloi taldeak zenbait partida jokatuko ditu asteburu honetan Karelan nahiz etxetik kanpo. Tartean, emakume seniorrek Euskal Ligako jardunaldia jokatuko dute larunbatean, 20:00etan hasita, Irauli Eskubaloia taldearen aurka.

Hona hemen asteburuko eskubaloi partiden zerrenda:

Otsailak 7, larunbata

  • 11:30. Jubenilen Euskal Liga: Gran Camping Zarautz - Dhemen ZIpri Orio (Zarautz).
  • 12:30. Infantilen Gipuzkoako Txapelketa: Zalla Pulpo - Sinergia Orio (Zumaia).
  • 17:00. Kadeteen Diputazio Garaikurra: Kalefit Orio - Larraioz Zarautz.
  • 20:00. Seniorren Euskal Liga: Irauli Eskubaloia - Zuhegan Orio (Donostia).

Otsailak 8, igandea

  • 09:30-10:30. Benjamin topaketak: Delta 34 Orio - Bidasoa/Urnieta.
  • 10:45. Infantilen Gipuzkoako Txapelketa: Lana Aloña Mendi - Boga Boga Orio (Oñati).
  • 10:45. Kadeteen Euskal Liga: Talaia Pulpo - Atxega Sukia Orio (Zumaia).
  • 10:45-12:15. Alebin topaketak: Delta 51 Orio - Zarautz/Pulpo/Bidasoa.
  • 13:00. Alebinen Errendimendu Liga: Delta Orio 61 - Delta Orio 62.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide