Imanol Ituño magoak ikuskizuna eskainiko du igande honetan Kultur Etxean

Onintza Lete Arrieta

Imanol Ituño magoa. (Utzitakoa)

Magia eta umorea uztartzen dituen emanaldia eskainiko du igande eguerdian. Zaragueta Herri Eskolak antolatu du saioa, eta sarrera doakoa izango da. 

Magia ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek igande honetan, 12:00etan Kultur Etxean. Izan ere, Imanol Ituño mago eta ilusionista izango da oholtza gainean, emanaldi umoretsua eskaintzeko prest.

Ituño ezaguna da, besteak beste, Gure Zirkuan eskaini izan dituen magia saioengatik. 

Igandeko emanaldia doakoa da, eta Zaragueta Herri Eskolak antolatu du. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide