Batel ligako bosgarren jardunaldia izango dute jokoan bihar OAEko arraunlariek

Julene Sorarrain

OAEko arraunlariak, Gipuzkoako Batel Ligako lehen jardunaldian. (Julene Sorarrain)

Bihar goizean jokatuko dute Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia, 10:30ean hasita, Pasaian. Erlojupeko estropada izango da, lau kaletara, eta Orioko klubak guztira bederatzi ontzi uretaratuko ditu.

Orio Arraunketa Elkarteko gazteek Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia izango dute jokoan bihar goizean. Hain zuzen ere, Pasaian (Gipuzkoa) jokatuko dute Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatutako hitzordua, 10:30ean hasita. 

Erlojupeko estropada izango da, lau kaletara, eta Orioko klubak guztira bederatzi ontzi uretaratuko ditu, infantil, promesa eta absolutu kategoriatan banatuta. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide