Zabalik da Mutiozabalen egingo den ontzigintza tailerrean izena emateko epea

Julene Sorarrain

Ikasleak Orioko Mutiozabal ontziolan. (Onintza Lete Arrieta)

Mutiozabal Txoren ontziolak eta Euskal Itsas Museoak elkarlanean, Ontzigile egun batez egitasmoa antolatu dute datorren ekainerako. Orion eta Donostian eskainiko dute ikastaroa, eta bertan ala ontzia eraikitzen erakutsiko dute.

Orioko Mutiozabal Txoren ontziolak eta Euskal Itsas Museoak elkarlanean, Ontzigile egun batez egitasmoa antolatu dute datorren ekainerako. Ekintza honen bitartez, etxeko gaztetxoek egun batez ontzigile bilakatzeko aukera izango dute, eta familia giroan, ala ontzia erakiko dute, hain zuzen ere. Horretarako, lehenik itsasontziak nola eraikitzen diren ere ikasiko dute.

Hori horrela izanda, ikastaroko lehenengo saioa ekainaren 6an egingo dute, larunbatarekin, Orioko Mutiozabal ontziolan, eta bigarrena, aldiz, ekainaren 20an, Donostiako Euskal Itsas Museoan.

Izen ematea zabalik dago, eta horretarako, interesdunek galdetegi hau bete dezakete. Ikastaroaren prezioa 3 eurokoa da. Informazio gehiago eskuratzeko, 943-43 00 51 zenbakira deitu daiteke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide