Orio Eragin eskubaloi taldearen asteburuko partidak

Julene Sorarrain

Zuhegan Orio emakume seniorren taldea. (Orio Eragin)

Orio Eragin taldeko jokalariek zenbait partida jokatuko dituzte asteburu honetan, etxean nahiz kanpoan. Etxekoak Karela kiroldegian izango dira. Emakume seniorrek Euskal Ligako jardunaldia izango dute larunbatean, Bernago Urduliz taldearen aurka.

Orio Eragin eskubaloi taldeak zenbait partida jokatuko ditu asteburu honetan Karelan nahiz etxetik kanpo. Tartean, emakume seniorrek Euskal Ligako jardunaldia jokatuko dute larunbatean, 17:45ean hasita, Bernago Urduliz taldearen aurka.

Hona hemen asteburuko eskubaloi partiden zerrenda:

Urtarrilak 31, larunbata

  • 12:30. Kadeteen Gipuzkoako Liga: Usurbil Cortes - Kalefit Orio (Ursubil).
  • 15:45. Infantilen Gipuzkoako Liga: Boga Boga Orio - Galdona Pulpo.
  • 17:45. Seniorren Euskal Liga: Zuhegan Orio - Bernago Urduliz. 

Otsailak 1, igandea

  • 09:45. Kadeteen Euskal Liga: Atxega Sukia Orio - Errotabarri Ermua.
  • 10:00. Jubenilen lagunartekoa: Beti Onak - Dhemen Zipri Orio (Atarrabia).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide