Herritarrek osasun zerbitzu hobea eskatzen jarraitzen dute

Julene Sorarrain

Osasun zerbitzu hobea eskatzeko gaur eguerdian egindako elkarretaratzea, Orioko anbulatorioaren atarian. (Julene Sorarrain)

Erizain gehiago orain! eta Orion mediku gehiago nahi dugu! lelopean, elkarretaratzea egin dute aste honetan ere Orioko osasun zentroaren atarian. Hurrengo hitzordua martxoaren 5ean izango da, ostegunarekin, leku eta ordu berean. 

Osteguna iritsi da eta aurreko asteetan bezala, gaur ere hainbat herritar elkartu dira Orioko osasun zentroaren atarian, zerbitzu hobea eta mediku gehiago eskatzeko helburuarekin. Erizain gehiago orain! edota Orion mediku gehiago nahi dugu"! lelopean, 10 minutuko elkarretaratze isila egin dute anbulatorioaren sarreran, mediku gehiago egotea, itxaronaldien denbora murriztea eta eraikina zaharberritzea eskatzeko.

Hurrengo elkarretaratzea martxoaren 5ean izango da, ostegunarekin, leku eta ordu berean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide