Osteguna iritsi da eta aurreko asteetan bezala, gaur ere hainbat herritar elkartu dira Orioko osasun zentroaren atarian, zerbitzu hobea eta mediku gehiago eskatzeko helburuarekin. Erizain gehiago orain! lelopean, 10 minutuko elkarretaratze isila egin dute anbulatorioaren sarreran, mediku gehiago egotea, itxaronaldien denbora murriztea eta eraikina zaharberritzea eskatzeko.
Hurrengo elkarretaratzea otsailaren 5ean izango da, ostegunarekin, leku eta ordu berean.
