Orioko Udalak, herriko eragileekin elkarlanean, aurtengo neguko programa aurkeztu du eta literatura, dantza, kirola, antzerkia eta musika izango dira lehen hiletako protagonistak. Gaur iluntzean, hain justu, Oteiza 14 apostolu ikus-entzunezkoa estreinatuko dute Kultur Etxean, 19:00etan. Proiekzioaren ostean, Oskar Alegria zuzendariarekin hitz egiteko aukera izango da.
Datorren hilari begira, hainbat hitzordu aipagarri izango dira. Esaterako, otsailaren 6an Indarkeria matxisten aurrean, erreparazio feminista hitzaldia eskainiko du Sheila Melconek Saregilen. Bestalde, Jabier Muguruzak eta Bernardo Atxagak Paradisua eta katuak errezitaldi musikatua taularatuko dute hilaren 9an, Kultur Etxean. Tartean, urteroko hainbat hitzordu izango dira, besteak beste, Santa Agenda eskea, Inauteriak eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren dantza emanaldia.
Martxoan ere izango da zer ospaturik. Besteak beste, Oriaren Traineru Jaitsiera, Salatxo abesbatzaren Udaberriko Kontzertua edota Herriarteko bertso saioa eskainiko dituzte hilabetean zehar. Hori ez ezik, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da hilaren 8an, eta aurten ere Korrika igaroko da herritik, hilaren 25ean.
Egitaraua
Urtarrila
- Urtarrilak 30, ostirala: Oteiza 14 apostolu ikus-entzunezkoaren proiekzioa eta solasaldia Oskar Alegria zuzendariarekin, 19:00etan Kultur Etxean.
Otsaila
- Otsailak 4, asteazkena: Santa Ageda eskea, kalez kale. Goizeko 10:30ean, Zaragueta Herri Eskolako ikasleak; 18:00etan, Orioko Herri Ikastolako ikasleak.
- Otsailak 6, ostirala: Indarkeria matxisten aurrean, erreparazio feminista hitzaldia, Sheila Melconen eskutik, 17:30ean Saregilen.
- Otsailak 9, astelehena: Ipuin kontaketa saioa HH3tik aurrerako gaztetxoentzat Miriam Mendozarekin, 18:00etan liburutegian.
- Otsailak 14, larunbata: Inauterien festa.
- Otsailak 20, ostirala: Paradisua eta katuak errezitaldi musikatua, Jabier Muguruza eta Bernardo Atxagarekin, 19:00etan Kultur Etxean.
- Otsailak 21, larunbata: Festa batzordea indartzeko saio irekia, 10:00etan Arraunetxen.
- Otsailak 22, igandea: dantza emanaldiak, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleen eskutik. 13:00etan eta 17:00etan, Karela kiroldegian.
- Otsailak 24, asteartea: Zahartzeko manerak euskal literaturan mahai ingurua, Arantxa Urretabizkaia, Mari Luz Esteban, Yolanda Arrieta eta Iratxe Retolazarekin. 18:00etan, Saregilen.
- Otsailak 28, larunbata: Txepeldunak haurrentzako antzerkia, 17:00etan Kultur Etxean.
Martxoa
- Martxoak 7, larunbata: Oriaren Traineru Jaitsiera, 16:30ean errioan.
- Martxoak 8, igandea: Emakumeen Nazioarteko Eguneko egitaraua.
- Martxoak 9, astelehena: Ipuin kontaketa saioa HH3tik aurrerako gaztetxoentzat Miriam Mendozarekin, 18:00etan liburutegian.
- Martxoak 12, osteguna: Jone, batzuetan filmaren proiekzioa, 19:00etan Kultur Etxean.
- Martxoak 13, ostirala: dantza emanaldia, Harribil dantza taldearen eskutik. 19:30ean Etxeluze gaztetxean.
- Martxoak 14, larunbata: Udaberriko Kontzertua, Salatxo abesbatzaren eskutik, 12:30ean Elizako zimitorioan.
- Martxoak 14, larunbata: Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa: 2026ko Eskualdeko Finala. 18:00etan Etxeluze gaztetxean.
- Martxoak 15, igandea: 80 amandre helduentzako ipuin kontaketa saioa, 18:00etan Etxeluze gaztetxean.
- Martxoak 18, asteazkena: Mikel Markezen kontzertua, 19:30ean Kultur Etxean.
- Martxoak 25, asteazkena: Korrika Orion, goizez eta arratsaldez.
- Martxoak 23-27: Danbolineko bigarren hiruhileko ikasleen entzunaldi eta dantza emanaldiak, Kultur Etxean.