'Poliziaren infiltrazioen aurkako eskuliburua' aurkeztuko dute Gaztetxean, otsailaren 5ean

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 28a

'Poliziaren infiltrazioen aurkako eskuliburua'-ren aurkezpena. (ahotsa.info)

Aske antolakundeak liburuaren euskarazko itzulpena aurkeztuko du Etxeluzen, iluntzeko 19:00etan.

Aske antolakundeak duela bi egun aurkeztu zuen Iruñeko Katakraken Infiltrazio polizialaren aurkako eskuliburua obraren euskarazko itzulpena. "Polizia espioitzako militanteek eta biktimek idatzitako testu kolektiboa da, eta tresna gisa balio du beste biktima batzuek eskuliburu hau izan dezaten", kontatu dute obraren inguruan.

Hala, liburuaren aurkezpen ekitaldiak antolatu dituzte Euskal Herriko hainbat herritan, tartean Orion. Hain zuzen ere, ekitaldia otsailaren 5ean egingo dute, ostegunarekin, iluntzeko 19:00etan Etxeluzen. Sarrera doakoa izango da herritar guztientzat.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide